XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. JAINKO GEZURREZKOEN AURKA

Berak itxuak dira eta itxu-aurreko.

Math 15 14.

PARABATARRAK pozik eta gogoz beren Aitari entzuten zioten; baño ez Jainko gezurrezkoen apaiz parabatarrak.

Auek Xabier'ekin etzuten ezer nai.

Xabier'ek esan oi zuen: Ludi guziko giza-seme okerrenak dira; beti maltzurrak eta egirik ez dute inoiz esango .

Askotan esaten didate: Zuk guk baño geiago dakizula beti aitortzen dizugu; egiazko Jaungoiko bat bakarra dala ere badakigu, baño nola utzi gurer Jaungoiko gezurrezkoak, auek gure janari ta ogasun-bide ba dira?.

Apaiz gaizto aiek emaitz asko ezkeintzen dizkidate beren sinismen gezurrezkoak agirira atera ez ditzadan; baño nik gezur oiek danen aurrean agertzen ditut.

Brama'tar abek ez balira, emengo guziak Jaunaganatuko lirake.

Berreun baño bramatar geiago baziran beren Eliz batean.

Galdetu nien nik: Zer bear da zoriona irabazteko? eta aiek erantzun zuten: Orretarako bi gauz dirala bearrekuak, esan ziguten gure jainkuak: beirik ez ill eta bramatar apaizai emaitz (erregalo) asko egin.

Ta ori beiak jainkotzat dauzkatelako.

Etsai gaiztoak errukarri aien artean alako indarra zeukalako naigabeturik, nik ots aundiagoa eginaz Kredoa esaten nuen.

Zerua ta sulezea ( infernua) zer diran erakutsi nien eta nortzuk zerura ta nortzuk betiko sugarretara juan bearko duten ere bai.

Auek entzun da, guziak aitortzen zuten Kristoren legea dala egiazko legea; eta agindurik zuzen eta egokienak gure Jaungoikoarenak dirala.

Orduan nik esaten nien: Zuek kristau egin bear zerate.

Baña bildurturik erantzuten zuten: Guk alako aldaketa egiten badegu, zer esango dute beste guziak? eta nundik aterako ditugu jan edanetarako bear ditugunak? Sabela ase naiak Jaungoikoagandik atzeratzen ditu.